Lepitxuli (generoa)
Itxura
Lepitxuli (generoa) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Piciformes |
Familia | Picidae |
Subfamilia | Jynginae |
Generoa | Jynx Linnaeus, 1758 |
Lepitxulien Jynx generoa pizidio edo okilen familiako hegazti generoa da. Okilen taldekoak izan arren, itxura eta portaeraz desberdinak dira hegazti hauek: ez dute enborrak mokoarekin zulatzeko okilen ohitura arrunta; lurrean ere gehiago ibiltzen dira zuhaitzetan baino, intsektu harrapaketan, inurriak izanik lepitxulien harrapakin gogokoena.[1]
Euskal Herrian bada espezie bat, eta hortaz euskarazko izen arrunta aplikatzen ahal zaio generoari: lepitxulia. Izen hau lepoa guztiz itzultzeko daukan gaitasunetik datorkie.[2] Inguruko erdaretan ere ezaugarri horrek ematen dio izena: torcecuellos gaztelaniaz, torcol frantsesez.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi espezie daude, lepitxuli izenarekin Euskal Herrian ezagutzen dena zehatz izendatua Eurasiako lepitxulia litzateke.
Irudia | Izen zientifikoa | Izen Arrunta | Banaketa |
---|---|---|---|
Jynx torquilla | (Eurasiako) lepitxulia | Eurasian arrunta, baita Euskal Herrian ere. | |
Jynx ruficollis | Afrikako lepitxulia | Saharaz hegoaldeko Afrikan |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Aiaraldea gaur - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
- ↑ (Ingelesez) Alberdi, Antton. «Lepitzulia (Jynx torquilla)» www.euskalnatura.net (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).